Zer da Gernikako Arbola Kantuz Elkartea -GAKE-

Gure ekimena

Gure ekimenaren aurkezpen ofiziala 2020ko abuztuaren 12an egin genuen, Iruñeko Foruen Plazan, non musikari talde handi batek Manifestua aurkeztu zuen Gernikako Arbolaren lehen ahapaldia Euskal Herri/Baskonia osoko Ereserki ofiziala izatearen alde.

Gernikako Arbola Kantuz Elkartea Iruñean egoitza duen irabazi asmorik gabeko elkartea da.

  • Jose Mari Iparagirrek konposatu Gernikako Arbola ereserkia sustatzea.
  • Bere erabilera zabaltzeko Fundazioekin eta kultura elkarteekin lankidetzan aritzea, bai eta musika taldeekin ere.
  • Baskonia/Euskal Herria osoaren ereserki ofizial gisa sustatzea, gaur egun hura osatzen duten administrazio-eremuetan indarrean dauden ereserki ofizialak errespetatuaz.
  • Halaber, elkarte honen helburuak izango dira kultura euskaldunaren aldeko jarduera osagarriak antolatzea, besteak beste, euskara eta euskal kultura sustatzeko ekimenak, eta indarrean dagoen araudia errespetatuz, bere gain hartzea erabakitzen dituen beste zenbait.

Helburu horiek lortzeko, legez ezarritako baldintzak bete ondore, honako JARDUERA hauek egingo dira:

  • Fundazioekin eta kultur eta musika elkarteekin lankidetzan aritzea, era normalizatuan erabiltzeko.
  • Kirol federazioekin lankidetzan aritzea, kirolariak autonomia erkidego, foru erkidego, aglomerazio erkidego eta administrazio esparru politiko bateko baino gehiagokoak direnean erabiltzeko.
  • Baskonia/Euskal Herria osatzen duten hiru eremun politiko-administrazioetan ezarritako gobernuekin lankidetzan aritzea.
  • Gernikako Arbola sustatzeko jarduerak antolatzea.
  • Komunikabide, eskola, sare sozial eta abarren bidez sustapen jardueran antolatzea, ereserkia sustatzeko.

 

Gure proposamena

Jose Mari Iparragirre kantariak sortutako abestiaren lehen ahapaldia Baskonia/Euskal Herria osoan ofizial gisa onartzea proposatzen dugu, ohikoa den Gora Euskal Herria eta euskaldunak, Gora! gehituaz, honela:

Gernikako Arbola da bedeinkatua
euskaldunen artean guztiz maitatua      (bis)

eman ta zabal zazu munduan fruitua
adoratzen zaitugu Arbola santua            (bis)

Gora Euskal Herria eta Euskaldunak, Gora!

 

Kontaktua

Gernikako Arbola Kantuz Elkartearekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: