Editoreak
GEREDIAGA ELKARTEARI
Denok dakigu Durangoko Azoka zazpi lurraldeotako euskaldunon topaleku dela. Kulturan eta euskaran oinarrituz, administrazioko eta politikako gure desberdintasunak gainditzen dituen ospakizuna da: batu egiten gaitu herri gisa.
Azken bi urte hauetan izan diren ekimen ugariei jarraituz, eta era guztietako ideologia eta alderdiekin batera musikari, historialari, idazle, euskal diaspora eta abarrek Gernikako Arbola lurralde guztietako ereserki historiko gisa berreskuratzearen alde sinatutako manifestuei jarraituz (gure autonomia guztietan dauden ereserkiei kalterik egin gabe), behean sinatzen duten argitaletxeek eta batzen etortzen daitezkeen beste batzuek, honako hau proposatu nahi dugu:
1.- Gernikako Arbola izan dadila Durangoko Azokaren protokolo ekintzetako musika (gure iradokizuna da 1955eko Donostiako Orfeoiaren bertsio solemnea jartzea).
2.- Azoka egun bakoitzaren amaieran Azoka itxiko dela iragartzen denean entzun dadila Gernikako Arbola burutzapen musikal gisa.
-Alberdania
-Elkar
-Erein
-Denonartean
-Gatuzain
-Mahiatz
-Nabarralde
-Txalaparta
-Txertoa
-Ttartalo